Neguko azokan zozkatutako erosketa txartelak eman ditu Gertuk

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 17a, 18:16

Neguko azokako zozketaren saridunak, opariekin. (Gertu Elkartea)

100 euroko balioa zuten bost erosketa txartel zozkatu zituen Gertuk aurreko asteburuan egindako azokan. 

Elkarteko bazkide diren saltokiak kalera atera zituen Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak aurreko asteburuan, otsailaren 7an eta 8an egindako Neguko azokan. Bi egun horietan erosketak egin zituzten bezeroen artean 100 euroko bost erosketa txartel ere zozketatu zituen. 

Behin zozketa eginda, zozketako onuradunek jaso dituzte beraien opariak. Zortedunak Monica Prieto, Angela Garcia, Iraia Gutierrez, Manuel Garcia eta Juan C. Gonzalez izan dira. Txartelak stock azoka hartan parte hartu zuten saltokietan erabili ahal izango dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide