Fernando Martinek irabazi du Distiraren urtarrileko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet

Urtarrileko lehiaketa sozialean lehen saria jaso duen lana. (Fernando Martin)

Ura izan da hilabete horretako lehiaketako gaia, eta hamabi argazkilariren hogei lan jaso ditu elkarteak. 

Distira argazki elkarteak antolatutako urtarrileko lehiaketa sozialak badu irabazlea. Fernando Martinen lana izan da epaimahaikideen ustez aurkeztutako lan onena. Ez hori bakarrik, hirugarren saria ere jaso du Distirako bazkideak. Bigarren saria, berriz, Mikel Sotok irabazi du.

Urtarrileko lehiaketako gaia ura izan da eta guztira elkarteko hamabi bazkidek hartu dute parte, hogei lanekin. Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide