Geoparkeko panelak berritu dituzte

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 18a, 17:00

Panel informatiboa Zumaiako San Telmo ermitan. (@GipuzkoaLanda)

Mutriku eta Zumaia arteko leku desberdinetan kokatutako panelak berritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duen eremu leku ugaritan daude kokatuta puntu jakin horien inguruko informazioa ematen duten panelak. Bertan, leku horien garrantzia azpimarratzen duten informazio geologikoa edo naturalistikoa ematen zaie bertaratzen direnei. 

Aire zabalean aurkitzen dira panel horiek, eta euriak, haizeak edo eguzki izpiek kaltetu egin dituzte denborarekin. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak berritu egin ditu, haren esanetan, "gure ondare naturala ezagutzeko aukera hobetuz!".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide