Andutz mendian zuhaitzak landatzeko auzolana egingo dute igande goizean, Itziarren. Taldea goizeko 9:00etan elkartuko da Ayra Cardan enpresa parean, eta handik abiatuko dira Andutzera aitzurrak eta landatuko dituzten zuhaixkak beraiekin daramatzatela.
Auzolan horretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute interesdunek. Horretarako hiru aukera daude: Itziarko harrera bulegoan, haren ordutegian (9:00etatik 14:00etara); telefonoz 943-19 92 55 telefonora deituta; edo posta elektronikoko apuntatu@itziar.eus helbidera mezua bidalita. Izena emateko azken eguna ostirala, otsailaren 21a izango da.