Etzi bukatuko da Pulpo elkartean jokatuko den mus txapelketarako izena emateko epea

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 19a, 09:00

Mus txapelketa bateko artxiboko irudia.

Otsailaren 22an jokatuko dute txapelketa Pulpo elkartean. Izena emateko epea zabalik dago, baina gehienez ere, hamasei bikote onartuko dituzte txapelketan. Zenbait sari izango dira jokoan.

Otsailaren 22rako mus txapelketa antolatu dute Pulpo elkarte gastronomikoan. Parte hartzaileak 16:00etan elkartuko dira bertan, eta zenbait sari izango dira jokoan: bikote irabazleak bi txapel, ardo botila eta Brewery Landeko garagardo dastaketa eskuratuko du; ardo botila, gazta eta bertako produktuak, bigarren sailkatzen den bikoteak. 

Izena emateko, otsailaren 21a baino lehen 667 84 38 00 telefono zenbakira deitu beharko da, eta egunean bertan 20 euro ordaindu. Gehienez ere, hamasei bikote onartuko dituzte txapelketan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide