11 egunez, maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Data aldaketa izango da aurtengo ariketaren berrikuntzetako bat, udazkenean antolatzetik udaberrian egitera pasatu baita.
Euskaraldiaren inguruan Zumaian egingo diren ekitaldiak eta ekintzak antolatzen hasteko, lehen bilera irekia egin zuen atzo arratsaldez Euskaraldiko batzordeak. Euskara, kultura, gizarte eta hezkuntza arloetako ordezkari moduan, dozena bat lagun elkartu ziren Alondegiko Moila gelan.
Aurtengo Euskaraldiko ardatzak diren alderdi batzuk Zumaian aplikatu edo ez aztertu zuten, baita ekintza konkretu batzuk planteatu ere. Datozen asteotan bilduko da batzordea antolakuntza lanekin jarraitzeko.