Azken egunak dira gerrako haurren inguruko erakusketa ikusteko

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 20a, 08:00

Oxford aretoan zabalik dagoen erakusketako irudia. (Zumaiako Udala)

Igande iluntzera arte bisitatu ahal izango da Intxorta 1937 kultur elkarteak Alondegiko Oxford aretoan muntatutako erakusketa.

Orratz begia. 1936 – Gipuzkoako gerra haurrak izeneko erakusketa dago ikusgai egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Intxorta 1937 kultur elkarteak memoria historikoa gordetzeko egindako proiektuetako bat da honako erakusketa, eta Arrasaten (Gipuzkoa) aurkeztu eta gero Zumaian izan da ikusgai otsailaren hasieratik hona. 

Bertan, Espainiako gerra zela eta, beraien etxeak utzi eta erbestera joan behar izan zuten haurren izenak, irudiak eta haien testigantzak jasotzen dituzte. 

Erakusketa igandera arte bisitatu ahal izango da, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Larunbatean eta igandean eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide