Inauteriak 2025

Badatoz kaldereroak, inauterien iragarle

Aitziber Arzallus

Kaldereroen kalejira, Zumaian.

19:00etan elkartuko dira Eusebio Gurrutxaga plazan, eta handik abiatuta, herriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte.

Trapu zaharrak soinean eta paelak eskuetan, kaldereroen kalejira egingo dute herrian larunbat arratsaldean. 19:00etan elkartuko dira Eusebio Gurrutxaga plazan, eta handik abiatuta, herriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte. 2019an berreskuratu zuten ohitura Zumaian, eta urtez urte geroz gehiago dira desfilean parte hartzen duten herritarrak. Azken asteetan hainbat aldiz elkartu dira Torreberrin kalejira prestatzeko, eta larunbata izango da entseatutakoak herritarrei erakusteko eguna.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide