Musika, dantza eta antzerkia irakasteko esleipen prozesua zabaldu du udalak

Maria Maya Manterola

Martxoaren 19ko 15:00ak bitarte aurkeztu daitezke proiektuak. Helburua da arte eszenikoen arloko irakaskuntza espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika, antzerkia eta dantza irakaskuntzaren bitartez.

Musika, dantza eta antzerkia irakasteko zerbitzua emateko lizitazio prozesua zabaldu du udalak. Bi urteko iraupena du kontratuak, eta irailaren 1ean sartuko da indarrean. 

Helburua da arte eszenikoen arloko irakaskuntza espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika, antzerkia eta dantza irakaskuntzaren bitartez. Informazio zehatzagoa hemen dago ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide