Dania hirian (Florida, Estatu Batuak) jokatzen ari diren Biscayne Cup zesta punta txapelketako lehen finalerdia jokatu zuten atzo. Johan eta Imanol Lopez zumaiarra, Urresti eta Gorkaren aurka aritu ziren, eta lehenak izan ziren irabazleak, bi joko eta huts emaitzarekin.
Lehen jokoa berdindua izan zen, eta azken tantora arte egon behar izan zuten zain jakiteko noren alde eroriko zen. Azkenean, 14-15 emaitzarekin irabazi zuten Johanek eta Lopezek. Bigarrena eta beraientzako izan zen, 11-15 emaitzarekin irabazi eta gero.
Finala bihar jokatuko dute. Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci partidako irabazlea izango dute aurkari lapurtarrak eta zumaiarrak.