'Maria Callas' eta 'Finnick. Un monstruo en cada casa' filmak ikusi ahal izango dira asteburuan Zumaian

Maria Maya Manterola

Opera abeslari garrantzitsuaren bizitzaren historiari buruzko pelikula botako dute gaurtik astelehenera bitartean, egunero 19:30ean. Haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko aukera.

Munduko opera abeslari garrantzitsuenetariko baten bizitzaren historiari buruzko filma botako dute gaur hasi eta astelehenera bitarte, 19:30ean Aita Marin. Maria Callas protagonistaren izen bera darama filmak, eta Angelina Joliek hezurmamitzen du abeslaria. 

Haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko beta. Bihar, igandea, Finnick. Un monstruo en cada casa ikus-entzunezkoa botako dute, 17:00etan. Etxea zaintzen duten izaki iletsuak dira finnak, baina bada berezi bat, zaindu ordez bizilagunei txantxak egiten dizkiena. Haren ibilerak jarraitzen ditu pelikulak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide