Kolorea eta festa izango dira nagusi datorren asteburuan

Maria Maya Manterola 2025eko otsailaren 22a

Astinduren 2023ko Inauterietako kalejirako irudi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Inauterietarako ekintza ugari antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek elkarlanean. Mozorro lehiaketa, argazki txokoa, kalejirak nahiz pailazoen emanaldiak izango dira aurtengoan ere.

Aurten ere udalak eta herriko eragileek ekitaldi andana antolatu dute Inauterietarako. Ostiralean hasiko da mozorro festa, herriko ikastetxeetako haurren kalejirarekin, eta astelehenera bitarte, mozorro lehiaketaz, Astinduren dantza kalejiraz nahiz pailazoen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute haurrek eta helduek. 

Musika Eskolak ere egingo du urteroko kalejira, ostiral arratsaldean. Musika Bandaren laguntzaz, herriko kaleak zeharkatuko dituzte, Olinpiar Jokoak gaitzat hartuta. Kalejira prestatzeko bi entsegu saio ere egingo dituzte. Astelehenean egingo dute lehena, eta ostegunean bigarrena. Biak ere 17:00etatik 17:30era bitartean egingo dituzte. 

Bestalde, jokoetan emango dituzten dominak prestatzeko tailerra ere antolatu dute. Astelehenean, asteazkenean eta ostegunean 17:45etik 18:45era egingo dira; asteartean, aldiz, 17:00etatik 18:00etara.

Inauteriak Zumaian

Otsailak 28, ostirala

Eguerdian eta arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri kalejirak.

17:30. Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika Bandaren Inauterietako kalejira: Olinpiadak.

Martxoak 1,  larunbata

12:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Astindu dantza elkartearen dantza kalejira.

12:00-14:00. Ardantzabideko Martxoak 8 plazan hasita, familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar.

17:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, inauterietako mozorro festa.

18:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, haurren mozorro lehiaketa.

18:30. Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.

18:30-21:00. Oxford aretoa, argazki txokoa.

22:00. Kofradia, diskoteka.

Martxoak 2, igandea

12:00-14:30. Beti Jai Fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.

17:00. Aita Mari aretoan zine emanaldia: Los exploradores.

Mozorro lehiaketak               

Haurren lehiaketa

18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan.

  • Hiru sari: banaka/bikote onena,  taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte
  • Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.
  • Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.

Heldu eta gazteen lehiaketa (16+ urte).

18:30-21:00. Argazki Txokoan herritarren sariak (banakakoa edo bikotea 80 euro eta taldea 200 euro, Gertu elkartearen eskutik).

Martxoak 3, astelehena

15:00 eta 17:30.  Zumaienan  Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna: Ostirala iritsi da!.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide