Txikitatik pilotako ezagutzak jasotzen

Juan Luis Romatet

Atzo arratsaldez Aitzurin egin zen topaketako une bat. (Juan Luis Romatet)

Kimuen kategoriako palisten topaketa egin zuten atzo arratsaldez Aitzuri frontoian. Zumaiakoez gain, Gipuzkoako beste bost herritako pilotariak elkartu ziren bertan. 

Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, lurraldeko sei herritako pilotari gazteak elkartu ziren atzo arratsaldez Zumaiako pilotalekuan. Arratsaldeko lehen orduetatik aurrera, Azpeitiko, Errenteriako, Oiartzungo, Olaberriko, Orioko eta Zumaiako kimuen kategoriako 30 bat pilotari aritu ziren jolasean eta, bide batez, pilotaren ezagutza jasotzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide