Paelen tintin-hotsa entzun da herriko kaleetan

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 23a, 10:00

Datorren asteburuan izango diren Inauterien iragarle gisa, kaldereroak kalejiran atera ziren atzo iluntzean herriko kaleetan zehar. 

Paelen tintin-hotsa nagusitu zen atzo arratsaldez Zumaiako kaleetan. Azken urteotan egin bezala, kaldereroak kalez kale ibili ziren iluntzearekin batera, datorren asteburuan izango diren Inauteriak iragartze aldera. 

Ohi bezala, Odieta frontoi inguruan elkartu ziren kalejiran arituko ziren herritarrak. Aurten, berrikuntza gisa, txaranga baten laguntza izan zuten, eta hark jotako musikarekin plazaratu zituzten aurreko asteetan entseatutako dantzak eta koreografiak. 

Beheko plazatik abiatuta, eta Erribera kalean barrena joanda, geldialdi desberdinak egin zituzten, bitartean paelen tintinak entzuten ziren bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!