Euskal Herrian gaua zela jokatu dute Floridako (Estatu Batuak) Dania hiriko frontoian Biscayne Cup zesta punta txapelketako finala. Jai Alai ligarako puntuagarria den hitzordua ostegunetik larunbatera bitartean jokatu dute, eta bertan aritu dira zesta puntako panoraman gaur egun punta-puntan dabiltzan zortzi pilotari. Horien artean izan da Imanol Lopez atzelari zumaiarra.
Ostegunean eta ostiralean jokatu dituzte txapelketako finalerdiak eta atzo finala. Erkiaga eta Manci, Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurka aritu dira. Partida berdindua izan da, baina azkenean bi jokoak Ispasterreko eta Mutrikuko puntistek osatutako bikotearentzako izan dira: 15-10 eta 15-14.