Taldeka irabazi du Itxas Gainek Gipuzkoako neguko piraguismo txapelketan

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 23a, 18:37

Gipuzkoako neguko piraguismo txapelketa jokatu dute gaur goizez Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Parte hartu duten ehundik gora palistek 5.000 metroko distantzia egin behar izan dute.

Itxas Gain elkarteak antolatuta, Gipuzkoako neguko piraguismo txapelketa jokatu dute gaur goizez Zumaian, Urola ibaiaren itsasadarrean. Gipuzkoako eta beste lurraldetako palistak elkartu dira gaur kostaldeko herrian txapelketa honetan parte hartzeko asmoarekin. Moilaberriko zubi paretik abiatuta, bost kilometroko distantzia bete behar izan dute. Helmuga Moilaberri parean kokatu dute, eta ziaboga Bedua inguruan. 

Minbiziaren nazioarteko egunaren aldarriarekin bat eginez, kirolariek besoko berdea eraman dute, minbiziaren biziraupenaren %70a lortzeko itxaropena adierazteko. 

Elkarte antolatzailea, Itxas Gain, izan da txapelketan taldeka onena, eta, banaka, honako emaitzak lortu dituzte:

Emakumeak, senior K1

  • Irati Osa: 1.
  • Maite Etxabe: 3.
  • Eukene Saez: 4.
  • Gizonak, senior K1
  • Martin Egaña: 1. 
  • Aimar Amundarain: 2.

Emakumeak, 23 urtez azpikoak K1

  • Josefa Molina: 2.

Gizonak, 23 urtez azpikoak K1

  • Haritz Aizpurua: 3.

Emakumeak, junior K1

  • Ana Martinena: 2.
  • Maddi Uzkudun: 9.
  • Izar Iruretagoena: 11.

Gizonak, junior K1

  • Xabat Bergara: 1.
  • Asier Aizpurua: 2.
  • Oihan Irizar: 4.
  • Julen Arakistain: 5.
  • Andde de Anta: 9.

Emakumeak, kadete K1

  • Amaia Aizpurua: 6.
  • Maddi Olaizola: 11.
  • Uxue Ezenarro: 12.

Gizonak, kadeteak K1

  • Oinatz Alonso: 1.
  • Josu Urbistondo: 7.
  • Asier Oliva: 12.

Gizonak, beteranoak <50 K1

  • Oier Aizpurua: 1.
  • Iñaki Fernandez: 2.
  • Iosu Agirrezabalaga: 8.
  • Iñaki Unanue: 9.

Gizonak, beteranoak 50 urte K1

  • Joseba Romatet: 10.
  • Imanol Zuazobide: 16.

Taldeka

  • Itxas Gain: 1.
  • Santiagotarrak: 2
  • Donostia Kayak: 3.

Argazkiak: Peio Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!