Kirola eta aldarria uztartzen dituen Lilatoia korritu dute gaur goizez Donostian. Parte hartzaileek bost kilometroko distantzia egin dute Donostiako kaleetan zehar.
Parte hartu duten milaka emakumeren artean, ehundik gora izan dira Zumaiakoak, Emakumeon Etxearen aterpean korritu dutenak. Guztira, 123 emakumek egin dute proba hau Zumaiako zerbitzu honen izenena. Hala, bigarren talde jendetsuenaren saria jaso dute.
Behin lasterketa amaituta, eta Zumaiara itzulita, bazkaria egin dute Zumaiako Emakumeon Etxean bertan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!