'Jo!' antzezlana izango da ostegunean Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

'Gu!' antzezlaneko sortzaileak eta aktoreak. (Cesar Marcos)

Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabalek sortutako umorezko antzezlana datorren ostegunean, hilaren 27an, aurkeztuko dute Zumaiako Emakumeon Etxean.

Umorezko antzezlana ikusteko aukera izango dute datorren ostegunean, hilaren 27an, Zumaiako Emakumeon Etxean. Emanaldia 18:30an izango da, euskaraz.

Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabalek sortutako antzezlana da Jo!. Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko dute, umorea erabiliz. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide