Gaur jarriko dituzte salgai Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Inauterietako emanaldietarako sarrerak

Maria Maya Manterola

'Ostirala iritsi da!' emanaldiko argazki bat.

Martxoaren 3an izango dira emanaldiak, 15:00etan lehena, eta 17:30ean bigarrena. Ostirala iritsi da! ikuskizunarekin datoz pailazoak Zumaiara aurtengoan.

Ostirala iritsi da! izeneko emanaldiaren bi saio eskainiko dituzte aurten Inauterietan Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek. Martxoaren 3an izango dira emanaldiak Zumaienan, 15:00etan eta 17:30ean

Bi emanaldietarako sarrerak gaur jarriko ditu salgai Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Lehenbizi, 17:00etatik 18:30era Oxford aretoan egongo dira salgai –txartelarekin ordaintzeko gomendatu dute–, eta egun bereko 19:30etik aurrera, sarrerakzumaia.eus atarian ere bai. Bihartik aurrera, berriz, Turismo Bulegoan ere eskuratu ahal izango dira, bulegoaren ohiko ordutegian.

Sarrerek 6,35 euro balio dute, eta urtebete baino gehiago duten haur guztiek beharko dute aretora sartzeko. Gehienez ere, pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide