Euskadiko zesta punta txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Zumaiako hiru bikotek

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 25a, 15:06

Aitzuri frontoiko harmailak.

Bi bikotek ostiralean jokatuko dituzte beraien partidak, Aitzurin; hirugarren bikoteak Nafarroan izango du hitzordua. 

Zumaiako Kirol Elkarteko hiru bikotek zesta puntako Euskadiko txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte datorren asteburuan. Kadete eta senior mailako puntistek etxean jokatuko dute, ostiralean; senior mailako bigarren bikoteak Nafarroan izango du hitzordua.

Ostiralean, 19:15ean hasita, kadete mailako partida jokatuko dute Zumaiak eta Euskal Jai-Alaiek. Zumaiarren aldetik, Watkins eta Silveti kantxaratuko dira. Haren amaieran, 20:15ean, ohorezko mailako finalerdia jokatuko dute Zumaiak eta Berriatuak. Cosme eta Uranga izango dira Zumaiako Kirol Elkarteko ordezkariak partida horretan.

Seniorretan, Haritz Egañak eta Ander Uretak Cabanillasen izango dute finalerdia, larunbatean, 12:00etan hasita.

Txapelketako finalak hurrengo ostiralean, martxoaren 7an, jokatuko dituzte Zumaiako Aitzuri frontoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide