Pailazo emanaldia izango da bihar Zumaienako aretoan

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 26a, 15:00

Zumaienako pailazoak haurrez inguratuta, ikastetxean eskainitako emanaldi batean. (Zumaiena)

Ikastetxeko DBHko euskara taldeak sortutako ikuskizuna da. Emanaldia 17:00etan izango da Zumaienako aretoan, eta sarrera doan izango da. 

Inauterien atarian, Zumaienako DBHko euskara taldeko ikasleek pailazo emanaldia antolatu dute biharko. Ikasleak beraiek arituko dira eskolako txikienen –eta ez hain txikien– irribarreak hartzen haien aurpegietan. 

Emanaldia 17:00etan izango da, bihar, osteguna, eta Magali ipuineko protagonista ezagutzera emango dutela ere adierazi dute. Emanaldia irekia izango da, doan, eta herritar oro gonbidatu dituzte hura ikustera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide