Tren geltokiaren goialdeko eremuan ezin izango da ibilgailurik sartu datorren astean

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 26a, 10:00

Tren geltokiaren kanpoaldeko irudi bat. (Guka)

Euskal Trenbide Sarea tren geltokian zenbait berrikuntza lan egiten ari da, eta horien artean da kanpoko eremua asfaltatzea. Lan horiek egiteko itxiko dute ibilgailuentzat goiko eremua.

Datorren astean zehar, martxoaren 3tik 7ra artean, itxita izango da ibilgailuentzat tren geltokiko goiko eremua. Euskal Trenbide Sarea zenbait berrikuntza lan ari da egiten tren geltokiaren bueltan, eta lan horien artean da eremua asfaltatzea. Autobusek ere ez dute geldialdirik egingo tren geltokiaren pareko ohiko geralekuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide