Jon Ander Iribar, junior mailako Espainiako txapelketako deialdian

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 26a, 14:01

Jon Ander Iribar. (C.D. Bidasoa)

Bidasoan jokatzen duen jokalari zumaiarra deitu du hautatzaileak junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioarekin Frantzian txapelketa bat jokatzeko. 

Junior mailako Espainiako selekzioak Torneo Pierre Tiby eskubaloi txapelketa jokatuko du martxoaren 13tik aurrera Parisko aldirietan dagoen Montévrain herrian. Hautatzaileak iragarri du dagoeneko zer jokalari deituko dituen txapelketan aritzeko, eta horien artean da Irungo Bidasoa taldean dabilen Jon Ander Iribar ezker alboko zumaiarra.

Martxoaren 10ean Madrilen egon beharko du, eta Espainiako hiriburuan entrenamendu saio batzuk egin eta gero, Parisera joango da selezioa. Han, hilaren 13an, Islandiaren aurka arituko da, eta ondorengo egunetan Frantzia eta Hungariaren aurka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide