Pro Taghazout Bay QS 3,000 surf txapelketa jokatu dute azken egunotan Marokon. Janire eta Annette Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrek sekulako lana egin dute Qualifying Series (QS) zirkuiturako puntuagarria izan den hitzorduan, sailkapenan bigarren eta hirugarren amaituz, hurrenez hurren.
Zumaiako bi surflariak finalerdietan neurtu ziren. Aurretik, Annette Gonzalez Etxabarrik Nadia Erostarbe surflari zarauztarra kanporatu zuen; Janire, berriz, Nahia Milhau frantziarrari gailendu zitzaion. Estu joan zen finalerdiko lehia bi ahizpen artean, eta amaieran Janire Gonzalez Etxabarrik lortu zuen finalerako txartela, 13,37 punturekin. Annette Gonzalez Etxabarriz, bere aldetik, 11,24 puntu eskuratu dituen.
Atzo bertan jokatu zuten txapelketako finala, eta Francisca Veselko portugaldarra izan zuen aurkari zumaiarrak. Ez zuen Janire Gonzalez Etxabarrik zorterik izan finalean, eta 5,33 puntu besterik ez zituen batu. Txapelketa irabazi zuen Veselkokl aldiz, 16,84 puntu jaso zituen egindako lanarengatik.
Rankingean gora
Marokon lortutako emaitzari esker, QS zirkuituko Europako rankingean gora egin du Janire Gonzalez Etxabarrik, eta zazpigarren postuan kokatu da. Annette Gonzalez Etxabarri, berriz, laugarren da sailkapenean.