Osasungintzaren inguruko hitzaldiarekin hasi dute 'Euskara, bestela ez gara' zikloa

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 27a, 10:30

Ana Galarraga, Ruth Salaberria eta Felix Zubia, atzo Oxford aretoan. (Xabier Azkue)

Entzule ugari bertaratu zen atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretora, Larraina euskara taldeak antolatutako zikloko lehen hitzordura. 

Euskarak osasungintzan duen lekuaz jardun zuten atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan, Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen hitzorduan. Felix Zubia eta Ruth Salaberria sendagileek beraien esperientziak kontatu zituzten, Ana Galarragak gidatutako saioan. Entzule inguru bertaratu zen Oxfordera, gaia herritarren interesa pizten duen seinale. 

Hamabost egun barru izango da zikloko bigarren saioa, martxoaren 12an, hain zuzen ere. Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa izango da saio hartako gaia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide