Inkestaren emaitza: 2023-2024 ikasturtea

Jendartea: Desorekak areagotu egingo dira

Gorka Zabaleta 2025ko urt. 27a, 10:39

Erantzun dutenen ia erdiak uste du gizarte desorekatuagoa izango dugula 25 urte barru, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, iritzi nagusiena da eutsiko zaiola, baina herenak baino gehiago uste du asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Berriro agertu da bizimodua aldatu beharra hurrengo belaunaldiek duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten. Azkenik, iritzi zabalduena da zumaiarrak okerrago biziko direla 25 urte barru.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide