Goizane Mendizabalek irabazi du inauterietako kartel lehiaketa

Juan Luis Romatet

Ezkerretik, Goizane Mendizabal, Marina Bidasoro eta Miriam Romatet. (Zumaiako Udala)

Hark sortutako irudia erabili du Udaleko Kultura Sailak inauterietarako egitaraua iragartzeko. Herritarren saria erabakitzeko botoak emateko aukera zabalik dago oraindik.

Udaleko Kultura Sailak kartel lehiaketa antolatu du aurten ere inauterietako egitaraua iragartzeko. Hamalau lan aurkeztu zituzten, eta epaimahaiaren ustez Goizane Mendizabalena izan da aurkeztutako lanik onena. Irudigileak jaso du dagoeneko saria, Marina Bidasoro kultur zinegotziaren eta Miriam Romatet kultur teknikariaren eskutik.

Erabaki gabe dagoena herritarren saria da. Lehiaketara aurkeztutako lanak Alondegiko sarreran erakutsi dituzte, eta han jasotako botoekin erabakiko da irabazlearen izena. Martxoaren 3ra arte dago botoak emateko aukera. Bozketan parte hartzen dutenen artean bi liburu sorta zozkatuko ditu Udaleko Kultura Sailak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide