'Vermiglio' film italiarra emango dute gaur eta bihar Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Maura Delperok idatzi eta zuzendutako lana emango dute gaur eta bihar arratsaldez, asteburuko zinema saioan.

Maura Delpero idazle eta zuzendari duen Vermiglio film italiarra emango dute gaur eta bihar, asteburuko zinema saioan, Aita Mari aretoan. Saioak 19:30ean hasiko dira eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean, 5,5 euroan gaurko saiorako eta, 4 euroan, ikuslegoaren eguna izanik, biharko emanaldirako.

Sinopsia

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Italiako Alpeetako mendiko herri urrun batean. Soldadu desertore baten etorrerak aldatu egingo dio bizitza bertako maisu bati, eta haren familiako kide guztiak ustekabeko patu batera eramango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide