Asteazkenean zabalduko du Beheko Plazak Portugalerako bidaiko izen ematea

Juan Luis Romatet

Lisboa.

Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean egingo dute txangoa, eta Lisboa hiriburuaz gain, Portugalgo beste herri eta paraje batzuk ere bisitatuko dituzte 

Beheko Plaza jubilatuen eta erretiratuen elkarteak antolatuta, Portugalera joango dira elkarteko bazkideak maiatzaren amaieran. Konkretuki, maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean egingo dute txangoa, eta Lisboa hiriburuaz gain, Setubal, Cascais, Estorik edo Fatima bisitatuko dituzte. 

Datorren asteazkenena, hilaren 5ean, zabalduko dute bidaiarako izen ematea, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartean. 

Bidaiari buruzko xehetasunak Hogarreko sarrerako ohar taulan aurki daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide