Amaia Aranzabalen erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Oxforden

Juan Luis Romatet

Amaia Aranzabal, erakusketarako margoetako batekin. (Juan Luis Romatet)

Akuarelekin egindako lanak erakutsiko ditu Arrasatekoak Alondegiko Oxford aretoan. Martxoaren 16ra arte izango da mostra ikusgai. 

Amaia Aranzabal Arrasateko bizilagunak margotutako akuarelen erakusketa izango da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, gaurtik martxoaren 16ra arte. Bertan, azken urteotan sortutako 40 margo inguru erakutsiko ditu Aranzabalek, denak ere naturarekin lotutakoak.

Erakusketa gaur arratsaldean zabaldu dute, 18:00etan. Bilduma egunero izango da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:30etik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide