Harremanetan jarri nahi du udalak herritarrekin, zopa egiteko dagoen olagarro lehor eskasiari irtenbidea aurkitzeko

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 28a, 12:00

Olagarro zopa zerbitzatzen. (Juan Luis Romatet)

Santelmoetan eta Olagarro Egunean ematen den zopa prestatzeko olagarro lehorra lortzea gero eta zailago egiten ari zaio udalari, eta arazoari zer irtenbide eman herritarrekin kontsultatu nahi du. 

Iaz ez den olagarro zoparik eman irailean egindako Olagarro Egunean, eta aurten ere antzera gertatu daiteke. Horren atzean, olagarro lehor eskasia dago. Udalak ohar bidez azaldu duenez, "urtez urte geroz eta zailagoa bihurtu da tokiko olagarroak harrapatu zein horiek lehortzen dituzten pertsonak aurkitzea". Horrek arriskuan jarri dezake olagarro egunean zopa ematea, eta, denboran hurbilago, San Telmo jaietako olagarro zopa lehiaketa. 

Hori dela eta, eskasia horri erantzun edo irtenbide bat eman nahian, Zumaiako Udalak gai honekiko interesa eta zeresana duten herritarrak bildu nahi ditu, "elkarrekin irtenbide bat topatzeko". Herritar horiek harremanetan jar daitezke udalarekin, turismoa@zumaia.eus helbidera mezu bat bidalita, edo, telefono bidez, 943-14 33 96 zenbakira deituta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide