Gizon bat epaituko dute, Zumaiako etxebizitza bateko lorategira baimenik gabe sartu zelako

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 27a, 15:56

Donostiako epaitegia.

Gertakaria 2023ko apirilean jazo zen. Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra eskatuko du gizonarentzat, eta epaiketa zinpeko epaimahaiarekin egingo dute. 

Zumaiako etxebizitza bateko lorategira sartu zen gizonezko bat epaituko dute ekainaren 16tik aurrera Donostiako epaitegietan. Fiskaltzak bi urteko espetxe zigorra eskatuko du harentzat, etxean indarrez sartu zela leporatuta. Auzia, gainera, zinpeko epaimahaiarekin egingo dute.

Gertakaria 2023ko apirilean izan zen, gaueko ordu txikitan. Epaituko duten gizonezkoa etxebizitza pribatu bateko lorategira sartu zen ustez, han bizi ziren pertsonen baimenik gabe, hesia gaindituta. Han bizi ziren pertsonen "lasaitasuna eta segurtasuna" asaldatzeko asmoa zuen, ustez. Etxean bizi ziren pertsonek aurkitu zuten gizonezkoa lorategian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide