Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Arropa gehiegi daukagu”

Ander Gorritiberea 2025ko urt. 28a, 08:37

Alberto Jose Gorritiberea elkarrizketatu dugu arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?

Alde batetik, gehiena erabiltzen dugu, uda eta negua sartzen da azken 6 hilabeteetan eta, egia esan, gehiena erabiltzen dut. Egia da gehiegi ditudala eta askoz gutxiagorekin biziko nintzateke lasai asko; baina, ikusten duzu aspaldi jantzi ez duzuna eta jantzi egiten duzu. Denbora batez kolore askorekin, eta beste batzuetan zuri-beltzez janzten zara. Nik ere urte batzuk pasa nituen beltza, grisa eta urdina bakarrik erabiltzen. Oso aldakorrak gara; orduan, ez dago gaizki.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?

Ez, baina bai. Zergatik esaten dut hori: ez, lehen ez genuelako oraingoaren laurdena ere erosten. Orain arropa asko erosten dugu, eta gainera markako arropak eskatzen dituzte gazteek. Bestalde, guk, lehengusuengandik ere jasotzen genuen arropa, eta erabiltzen genituen txikiak geratu arte; eta, ondoren, beste lehengusu bati edo ezagunen bati ematen genien, eta horrela aprobetxatzen genuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?

Alde batetik behar delako, arropa oso ona dago hotzarentzat, pisu gutxikoak eta hori erosoa da gustatu edo ez, garestiak izan edo ez. Beste aldetik, pentsatu behar dugu besteen begirada gabe ezin garela bizi, nahi edo nahi ez, besteak hor daude ,eta gu gara beraiek direlako; orduan, gustatzen zaigu pixkat moda segitzea.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?

Bai, dena da arazoa, gu gara arazoa. Jendea arropa egiteaz bizi da, diseinatzeaz ere, eta gaude bizitzeko eredu batean baliabide asko erabiltzen ditugula; baina, baita ere, jende asko bizi gara horrela. Orduan, erraz biziko ginateke ez soilik arropa gutxiagorekin, gauza askoren gutxiakortasunarekin. Hori da kapitalismoa ezta, sortu eta jendeari lanak eman. Beste eredu batzuk hobeak izango dira, baina hori da eztabaida ona.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?

Zuk badakizu Ander, kasu honetan, azken urtetan ez dut ia arroparik erosi, eta erosi ditudan azkenaldian bigarren eskukoak izan dira, 45€rengatik 10-12 pieza etortzen ziren eta gustura hartu ditut, ez dena baina hor ikusten dut oso ondo zegoela bigarren eskuko arropa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide