Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Ni gaztea nintzenean, arropa gutxiago geneukan gaur egungoekin konparatuta. Kamiseta eta galtza gutxi batzuk izaten genituen, eta behin baino gehiagotan erabiltzen genituen. Azken sei hilabetetan erabili ditudan arropak gutxi dira, baina denak beharrezkoak dira.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Urte haietan, ez genuen hainbeste arropa. Arropa gehiago nahi izaten genuen, baina modak ez zuen gaur egungo garrantzia. Komeni zitzaiguna eta behar genuena geneukan.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienbat beharragatik erosten genuen. Batzuetan modaren eraginez ere bai, baina aukerak gutxiago ziren eta ez zegoen gaur egun bezainbesteko presiorik.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, gaur egun gehiegi kontsumitzen da arropa. Garai batean, arropa gehiago aprobetxatzen genuen. Ingurumenerako kaltegarria da gaur egungo kontsumoa.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, bigarren eskuko arropa erabiltzen zen, eta anai-arreben artean ere arropa pasatzen genuen. Arropa berria erostea ez zen lehen aukera izaten, eta arropa apurtzen bazen, josi edo konpondu egiten zen.