Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa dezente daukat ez dudana janzten; ondorioz, arropa gehiegi daukagula esan dezakegu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
14-15 urterekin ez neukan hainbeste arroparik eta ez zegoen aukerarik arropa merkea erosteko.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gaur egun, ez dugu hainbeste beharragatik erosten, baizik eta moda jarraitzeagatik. Gaur egun, moda jarraitzeari garrantzia handia ematen zaio, horregatik gazte gehienak antzeko janzten dira.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, gehiegizko kontsumoak eragin handia dauka ingurunean. Adibidez, galtza bakeroak egiteko ur kantitate handia gastatzen da.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, batzuetan bigarren eskuko arropa erosten dugu edo besteek emandako arropa ere aprobetxatzen dugu.