Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Gaur egun modaren arabera janzten gara”

Bakr Akrekez El hassnaoui 2025ko urt. 28a, 08:56

Said Akrekezi egin diogu elkarrizketa, arroparen kontsumoari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?

Zazpi praka eta sei kamiseta dauzkat. Zazpi praka horietatik gehienak erabiltzen ditut, lau praka eta lau kamiseta erabiltzen ditut.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?

Orain askoz arropa gehiago daukat, adin horretan arropa gutxiago neukan.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?

Gaur egun modaren arabera janzten gara, eta arropa beharrez erosten dugu, baina modaren arabera ere erosten dugu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?

Ez.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?

Normalean dendako edo Interneteko arropa erosten dut, baina inoiz ez bigarren eskukoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide