Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Modari jarraitzeagatik erosten dugu arropa”

Beñat Agirre 2025ko urt. 28a, 08:59

Naiara Landa Jaiori elkarrizketa hau egin diogu arroparen erabilerari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Zenbatu eta gero, hamabost kamixeta eta bost galtza inguru ditut, baina nik egunerokoan zortzi kamixeta eta hiru galtza erabiltzen ditut.  

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guk gutxiago genituen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienbat, modari jarraitzeagatik, baina batzuetan behar da.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Oraingoz, ez dut uste.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, oraingoz ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide