Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Nik ez dut arropa asko erabiltzen”

Erik Luengo 2025ko urt. 28a, 09:01

David Luengo elkarrizketatu dugu, moda eta arropa kontsumoari buruz daukan iritzia ezagutzeko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik ez dut arropa asko erabiltzen, beharrezkoa daukat armarioan. Neuk arropa justua dut, baina uste dut jendeak gehiegi daukala.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, txikia nintzenean erropa gutxi nuen, gurasoek ez ziguten uzten arropa asko erosten.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Bi arrazoiengatik erosten dugu arropa, baina gaur egun gazteek modarengatik egiten dute.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Pixkat bat, baina uste dut normala dela. Nire semeari, adibidez, ondo jantzita joatea gustatzen zaio, eta ulertzen diot.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, neurri gutxi, hartzen ditugu baina hartzen ditugu. gehienak nire semearekin, bigarren eskuko arropa erostea asko gustatzen zaio, baina ez diogu uzten, nahikoa arropa badaukalako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide