Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Arropa gehiegi daukagu eta ez dugu hainbeste behar”

Haritz Agirre Berastegi 2025ko urt. 28a, 09:03

Amaia Berastegi elkarriztatu dugu, moda eta arropa kontsumoaren inguruan daukan iritzia jakiteko.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa gehiegi daukagula, eta batzuetan erosten ditugu kamisetak edo beste edozer, eta gero ez ditugu erabiltzen edo behin bakarrik erabiltzen ditugu. Lau kamiseta eta lau bakero dauzkat orain dela sei hilabete erabili gabe.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Nik ez neukan hainbeste arropa, gaur egungo umeek bezala edo orain nik dudan bezala. Eta lehen, txikia nintzenean, gogoratzen dudanagatik, neukan arropa guztia erabiltzen nuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik uste dut arropa bi eratara erosten dugula, baina nik uste dut beharragatik erosten dudala; egia da, batzutan, gustatu egiten zaidala eta beharrik gabe erosten dut.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, nik uste dut arropa gehiegi egiten dela eta ez dela beharrezkoa hainbeste arropa egitea.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu inoiz bigarren eskuko arroparik erosi, baina nire umeek arropa asko daukatenean eta eskatzen didatenean erosteko, esaten diet arropa asko daukatela eta ez dutela behar gehiago, eta ez diet lagatzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide