Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan.Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Asko, hamar baino gehiago ez ditut jantzi azkenengo sei hilabeteetan. Nire ustez arropa gehiegi daukagu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, orain daukadanaren erdia baino gutxiago neukan txikitan.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez, nik eta beste jende askok, gehiago modagatik erosten dugu arropa.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, hala uste dut.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, saiatzen gara ahal dugunean neurri bat hartzen.