Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Normalean behar duguna baina arropa gehiago daukagu”

Jare Martin Horrillo 2025ko urt. 28a, 09:09

Elena Horrillo elkarrizketatu dugu moda eta arroparen kontsumoari buruz.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
25 kamiseta inguru ditut, eta 8 gutxi gorabehera ez ditut erabili azken sei hilabeteetan. Erabiltzen duguna baino arropa gehiago daukagu. Normalean behar duguna baino arropa gehiago daukagu.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guri txikitan arropa gutxi erosten ziguten, normalean puskatzen zenean bakarrik. Eta arropa asko egiten ziguten eskuz.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik, beharragatik erosten dut.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, asko kutsatzen duelako.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez. Guk normalean, lehen eskuko arropa erosten dugu. Baina elurretako arropa batzuk bigarren eskukoak ere erosten ditugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide