Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken dei hilabetetan. Zer ondorio atera duz? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Atera dudan ondorioa da daukadan arroparen erdia baino gehiago erabili egiten dudala, eta daukagun arropa guztia behar dugula; baina batzuetan, gehiegi daukagu.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, ez zait iruditzen, nire ustez gazteagoa nintzenean askoz arropa gutxiago neukan eta gaur egungo guraso denek berdin izaten zutela uste dut. Batik bat, lehen ez zegoelako arropa gehiegi izateko beharra eta edozer gauzarekin konformatzen ginelako.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo moda jarratzeagatik?
Nik esango nuke modari jarraitzeagatik dugula behar hori, eta batzuetan arropa berdina erabiltzeak aspertu egiten gaituela uste dut. Gainera, moda oso azkar aldatzen diren gauza bat da, eta orduan behar handiagoa daukagula konsideratzen dut.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, nire ustez arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat da ingurumenaren ikuspegitik, batik bat gehiagora joaten ari delako, eta hainbeste arropa sortzeak naturan kalte handia egiten duelako.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa ez erosteko? Adibidez bigarren eskuko arropa erosiz edo arropa berria beharrezkoa denean bakarrik erosiz.
Bai, adibidez gure etxean bigarren eskuko arropa erosteko ohitura dugu, nahiz eta gehienetan arropa berria erosi. Baina beharrezkoa denean bakarrik erosten dugu arropa, nahikoa daukagulako etxeko denek. Eta, adibidez, batzuetan norbaitek zerbait erosi nahi badu, bigarren eskuko aplikaziotan saltzeko ohitura dugu diru horrekin beste zerbait erosi ahal izateko. Horrela, ez dugu gehiegizko arropa eta gainera gehiegizko kontsumoa geratzen laguntzen dugu bigarren eskuko arropa erosten.