Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Gaur egun ez dute denbora daukaten arropa guztia janzteko”

Lur Carretero Cruz 2025ko urt. 28a, 09:14

Elkarrizketatu dudan pertsona Esther Cruz da eta arroparen kontsumoari buruz hitz egin dugu.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Gutxi gorabehera esango nuke 20 kamiseta ditudala, ez ditut arropa oso berriak, gehienak nire gaztetako arropak dira, ezin direnean gehiago erabili bakarrik erosten ditut arropa berriak. Nire arropa dena erabiltzen dut, ez dudanez hainbeste gauza, daukadana erabiltzeko denbora daukat. Iruditzen zait gaur egungo umeek arropa gehiegi dutela eta kapritxo bezala daukatela.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nik beharrezkoa bakarrik neukan eta gaur egun ez dute denbora daukaten arropa guztia janzteko.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nik beharragatik, baina gaur egun gehienek modari jarraitzeko erosten dute.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Nire iritziz bai, arropa egiteak asko kutsatzen du ingurumena.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Gure etxean ez dugu arropa asko erosten, normalean beharrezkoa denean bakarrik, baina nire seme-alabek beraien dirua daukatenean erostera joaten dira beraien kabuz. Ez diegu uzten arropa gehiegi erosten, esaten diegu arropa gehiago sartzeko etxean erabiltzen ez duten arropa ontzi txurira eraman behar dutela, beste norbaitek erabiltzeko aukera izan dezan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide