Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Behar dugun arropa baino gehiago daukagu”

Maddi Martin 2025ko urt. 28a, 09:16

Iratxe Aizpurua elkarrizketatu dugu arropa kontsumoaren inguruan.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Arropa pila bat daukadala armairuan eta gehiena ez dut erabiltzen. Behar dugun arropa baino gehiago daukagu, askoz gutxiagorekin lasai asko biziko ginateke.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Orduan ez genuen ia arroparik erosten, gainera denda gutxi zeuden eta zeuden dendak herrikoak ziren. Nik ez ditut ezagutu gaur egungo kate handi horiek, adibidez Zara, Mango… horrelako dendarik ez zegoen. Arropa gehiena lehengusuengandik jasotakoa izaten zen, kasu berezietan berriz, jaunartze edo ezkontza bat baldin bazegoen herriko dendatik erosten genuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik garbi dago ezetz, izan daiteke modagatik, oso eskuragarri dagoelako bai internet bidez, bai denda handitan eta prezio onetan. Ilusioa egiten du, hain estimulu azkarra, lehenbailehen lortzeko erraza. Garbi dago beharragatik ezetz.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai noski, arropa sortze prozesu horretan kutsadura handiak egoten dira ibaietan eta abar.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez. Etxekoei ez zaigu arropa denei berdin gustatzen, gure etxean batzuei asko gustatzen zaie arropa erostea eta internetez oso eskuragarri dugu eta azkenean nahi gabe erosi egiten dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide