Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Arropa gehiegi daukagu erabiltzen dugunarentzat”

Maddi Olaizola Otegi 2025ko urt. 28a, 09:18

Fatima Otegi elkarrizketatu dugu arroparen kontsumoari buruz. Gaur egungo kontsumo beharragatik gutxitan egiten dugula azaldu du.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Hamasei kamiseta dauzkat eta lau ez ditut erabiltzen eta galtzak zortzi pare dauzkat eta hiru pare ez ditut erabiltzen. Ondorioz arropa gehiegi daukagu erabiltzen dugunarentzat.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, nik 14-15 urterekin arropa gutxi neukan baina ni bezala herritar guztiak, lehen ez zen arropa asko izaten.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Beharragatik gutxitan erosten dugu, gehienbat moda jarraitzeko eta modara joateko egiten dugu.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, uste dut arazo bat bilakatu dela zeren ez da beharrezkoa, eta guk beharrezkoa dela ikusten dugu.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu neurririk hartu eta ez dugu inoiz pentsatu neurririk hartzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide