Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun, eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Nik, gutxi gorabehera, 35 kamiseta eta galtza ditut eta, egia esanda, erabiltzen ditudanak askoz ere gutxiago dira. Gehienbat eroso ditudanak erabiltzen ditut. Gutxi gorabehera, zazpi kamiseta eta zazpi galtza, hamalau guztira. Gainera, iruditzen zait arropa gehiegi daukagula.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, guk txikitan behar genuen arropa justua genuen. Egunerako arropa eta jai egunetarako arropa berezi bat, besterik ez.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Nire ustez, orokorrean modari jarraitzeagatik zeren beharra-beharra ez daukagu. Arropa asko daukagu guk eta askotan erosten dugu moda aldatu delako edo ez zaigulako iruditzen modan dagoela.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, arropa egitean asko kutsatzen da eta ingurumenari eragiten dio. Horrez gain, arropa gehiegi daukagu eta beraz, bi aldiz kutsatzen dugu. Lehen aldiz arropa erosten eta ondoren gehiago erostean.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Saiatzen gara beharrezkoa denean bakarrik erosten baina, egia esanda, batzutan gehiegi erosten dugu. Hala ere, beharrezkoa denean saiatzen gara erosten.