Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Gaur egun ez dugu benetako beharrik arropa erosteko”

Maria Etxabe 2025ko urt. 28a, 09:22

Elkarrizketa hau Erika Cinterori egin diogu, eta gaia arroparen kontsumoa da.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
23 galtza ditut, eta horietako hamar ez ditut erabili azken sei hilabeteetan. Atera dudan ondorioa da arropa gehiegi dugula eta garbiketa bat egin beharko dela.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, gaur egun baino askoz gutxiago edukitzen genuen.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Dudarik gabe modari jarraitzeagatik erosten dugu hainbeste arropa. Gaur egun ez dugu benetako beharrik arropa erosteko.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, batzutan hain merke erosten dugunez, iristen da puntu bat non erosteagatik erosten dugun, eta gehienetan ez dugu behar, eta ez diogu faborerik egiten ingurumenari.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, hasi gara armairuetan garbiketa egiten eta behar ez ditugun gauzak egoera onean baldin badaude bigarren eskuko plataformetara igotzen edo Caritasera eramaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide