Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
30 kamiseta eta 20 galtza ditut armairuan. Ia denak erabiltzen ditut. Dudarik ez daukat gehiegi erosten dugula. Hala ere, ez dut arropa gehiegi erosten. Horietako batzuk 15 urte izango dituzte.
Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ezta pentsatu ere. Kontsumitzeko era asko aldatu dela iruditzen zait. Adibidez orain internetez asko erosten da eta garai hartan ez zen ez internetik ezta hainbeste erosteko posibilitaterik.
Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Gehienbat moda, eta azkar aspertzen garelako berdina eramateaz. Berriaren premia sumatzen dut jendearengan.
Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Erabatekoa. Tona eta tona erropa dago munduan zehar ez dakitela zer egin berarekin. Horrelako kontsumismoarekin jarraitzen badugu ilargira eramaten hasi beharko dugu.
Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berria soilik beharrezkoa denean erosiz?
Bai, saiatzen gara gai honetaz neurri batzuk jartzen. Bigarren eskuko arropa ez dugu erosten baina bai ezagun batek emandako arropak aprobetxatzen eta beharrezkoak erosten.