Nolako herria: elkarrizketak 2025

“Arropa asko erosten dugu erosteagatik, eta garrantzitsuena da barrutik nolakoak garen"

Xare Duran 2025ko urt. 28a, 09:26

Arantxa Loza elkarrizketatu dugu, eta hainbat galdera erantzungo dizkigu, bere ikuspuntutik. Galdera sorta hau arropari buruzkoak dira eta gauza interesgarriak aipatu ditu, hainbat galderetan. Buruari eragin beharreko erantzunak izango dira, espero dugu interesgarria iruditzea.

Ariketa bat proposatzen dizut: zenbatu ditzagun, adibidez, zenbat kamiseta edo galtza dauzkazun (era guztietakoak), eta ondoren zenbatu horietatik zenbat ez dituzun jantzi azken sei hilabeteetan. Zer ondorio atera duzu? Daukagun arropa guztia behar dugu edo gehiegi daukagu?
Atera dudan ondorioa hau izan da, azkenengo 6 hilabetetan dudan arropa guztitik hiru laurdenak ere ez ditudala ezta jantzi ere. Zer gertatzen da? Azken bolada honetan, erosketa handiegiak egiten ditugula iruditzen zait, hori dela eta, arropa gehiago erosten dugu, gainera, gehienak berriak etiketekin edota berriak etiketak gabe ditugu armairuan sartuta, gustukoak iruditu zaizkigula edota beste arrazoi batengatik. Zer gertatzen da askotan? Janzteko eguna etortzen dela baina azkenean arrazoi desberdin askorengatik, ez ditugula janztzen. Ondorioa, arropa gehienetan erosteagatik erosten dugula eta hau ez dala garrantzitsuena, garrantzitsuena pertsonak barrutik nolakoak garen da, nahiz eta lehenengo zirrara ona nahi dugun eman, baina garrantzitsuena pertsona barrutik nola den jakitea da, arropa edo nola janzten den kontutan hartu gabe. Arropa gehiegi daukagu, ez dugu behar.

Iruditzen zaizu zeuk 14-15 urte zenituenean hainbeste arropa izaten zenutela?
Ez, askoz ere gutxiago nuen, eta egia esanda ez nuen behar gehiago, gustura nengoen neukanarekin.

Zergatik erosten dugu arropa, beharragatik edo modari jarraitzeagatik?
Modagatik erosten dugu, baina oso barregarria da, orain dela 20 urteko arropa berriro modara etortzen delako.

Uste duzu arroparen gehiegizko kontsumoa arazo bat dela ingurumenaren ikuspegitik?
Bai, hala izan daiteke, baina gauza gehiago ere kaltegarriak dira ingurumenaren ikuspuntutik.

Zuek etxean hartu duzue neurririk hainbeste arropa berri ez erosteko? Adibidez, bigarren eskukoak erosiz edo arropa berrea soilik beharrezkoa denean erosiz?
Ez, ez dugu horrelako neurririk pentsatu. Baina bai pentsatu dugu noizbait bigarren eskuko arropa erostea, inauterietako edo egun konkretu baterako behar baldin bagenuen, galtza edo kamisetaren bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide