Inauteriak 2025

Inauterietako Argazki Txokoa izango da bihar arratsaldean Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 28a, 13:00

2024ko Inauterietako Argazki Txokoko irudi bat.

Banakako edo bikotekako mozorro onenak 80 euroko erosketa txartela eskuratuko du, eta taldekakoak, 200 eurokoa. Webgune honetan eman ahal izango da botoa, igandetik ostegunera bitarte.

Urtero bezala, Inauterietako Argazki Txokoa izango da aurten ere Alondegiko Oxford aretoan. Bihar, larunbata, 18:30etik aurrera izango da zabalik aretoa, eta bertaratzen direnek helduen mozorro lehiaketan parte hartuko dute zuzenean, irudi horiek igandetik aurrera zumaiaguka.eus webgunean ikusi eta bozkatu ahal izango baitira. 

Erabiltzaileek gogokoen dituzten mozorroak hautatzeko aukera izango dute ostegun gauerdira arte. Ostiralean jakingo da zein diren saridunak. Banakako edo bikotekako mozorro onenak Gertu elkarteak emandako 80 euroko erosketa txartela irabaziko du; taldekako onenak, berriz, 200 euroko erosketa txartela, hori ere Gertu elkarteak emandakoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide